XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Neure herrian eta herri auzoetan
etzen gusto haundirik ene bertsoetan;
abots hau galduko zen mendi basoetan,
hartu ez baninduzu zure besoetan.

Zuk entzuten sendituz ene abo otsa,
badut nik pasaturik zonbait zonbait lotsa;
bainan iñoiz hunkitzen badautzut bihotza,
negurri gabea da hartzen dutan poza.

Behin hargatik poza zitzaidan markistu,
entzulek eskainirik bost minutu xixtu;
gogoz banintzan ere une hartan histu,
errespeto haundi bat ni baitan zen piztu.

Eman zidaten jaso ahalako pena,
ahal bezain umilki hartu nuen dena,
pentsatuz zitaikela egin zidatena
amak haurrari egin oharrarazpena.

Gaur gutxi orroitzen naiz gertakari hartaz,
ez baitut Gipuzkoa'n maitalea eskas;
probatzen ez duenak ez dezake ikas,
hor zonbat jendek arta hartzen duten nitaz.

Lagundua naiz gizon emazte jatorrez,
askotxoren alderat betea naiz zorrez;
ez naiz hasiko denak izenda beharrez,
hartzedun haundienak huts egin beldurrez.